Armadura herdoilduko zalduna

Armadura herdoildukoEgilea: Robert Fisher
Itzultzailea: Usoa Wyssenbach Ibarra
Argitaletxea: Igela
Bilduma: Bidelagun
Urtea: 2011
ISBN: 978-84-87484-97-1
R: 6.679

 

Armadura herdoilduko zalduna sailkatzen zaila den liburu bat; badu ipuinetik, badu elezaharretik, badu nobelatik… Umorezko pasarte asko dauka eta hasiera den bukaera izateak laguntzen du bukatutakoan irribarre batekin gelditzeko irakurlearen ahoan. Oso liburu arrakastatsua izan da beste hizkuntzetan, eta milioika ale saldu dira mundu osoan. Institutuko gazteentzat aproposa, nork bere burua ezagutzeko eta dituzten gorabehera emozionalak ulertzen lagun dezakeen nobelatxoa dugu esku artean. Gainera, euskarara txukun ekarria, ahaztu egiten baituzu itzulpen bat irakurtzen ari zarela; detaile batzuek pentsarazten dizute euskaraz sortua izan litekeela… zorionak itzultzaileari!

Gazteentzako ez ezik, helduentzat ere baden liburu hau guztiz gomendagarria da eskola eta institutuetan jarraitzeko, erraz irakurtzen baita eta ipuinetik nobelara salto ematen lagun dezakeen tresna bat da, klasiko bihurtzeko hainbat meritu daukana.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.