Gutun bat Lily… adarbakarrarentzat

Gutun 1 LilyEgilea: Christian Ponchon
Ilustratzailea: Rébecca Dautremer
Itzultzailea: Jose Antonio Sarasola
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2012
ISBN: 978-84-8394-560-5
R: 6.833

Bittor postariak gaur eginkizun berezia dauka: gutun bat eraman behar dio Lily adarbakarrari…Liburuaren hariak ezustekoa gordetzen du azkenean, istorioa zentzuz eta umorez josteko.

Egitura errepikakorra du, aldiro informazio berria gehitzen du, eta horrek irakurlearen interesa pizten du eta adarbakarraren inguruko misterioari eusten dio.

Marrazki oso ederrez apaindua, kolore leun eta trazu biribilduekin, baserriko animaliak haurrei modu atseginean aurkezteko modukoa da.

Elkarrizketa ugari ditu letra tipo desberdinetan adierazita eta maketa jokoen bidez moldatuta (uhin moduko testuak, etab.). Ene ustez, irakurtzeko zailtasunak eragin ditzake zenbaitentzat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.