Maitagarria eta desioa

maitagarria-eta-desioaEgilea: Mariasun Landa
Ilustratzailea: Maite Gurrutxaga
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2012
ISBN: 978-84-9027-019-6
R: 6.853

Egunero, ikasgelan, ahoz gora atal bat irakurtzeko aproposa.

2 atalez eta 9 irudiz osatutako liburua. Liburuaren hasieran, zertaz ariko den kontatzen du, eta bitxia da, ezohikoa bai bederen. Atal bakoitzean bada letra lodiz errepikatzen den esaldi bat: “Maitagarri-segundo bat orduak izan daitezke guretzat, asteak txolarrearentzat, hilabeteak antxoarentzat eta urteak inurrientzat”. Narrazioaren bukaeran oso argi ikusten da esaldiaren esanahia, orduan konturatzen baita maitagarria protagonistari denbora akitzen ari zaiola.

Ez da zehazten non eta noiz gertatzen den istorioa, eta narratzaile orojakile batek kontatzen du. Hona argumentua:

Bai izeneko neska batek maitagarri bati lagundu zion eta, ordainetan, maitagarriak desio bat betetzeko aukera eman zion. Neskak biharamunean galdera bera egitera joateko eskatu zion, eta halaxe egin zuen maitagarriak. Maitagarria konturatu ez arren, denbora aurrera joango da eta neskak beti gauza bera eskatuko du, nahiz eta maitagarriak ez ulertu sarritan. Azkenean, konturatuko da neskak benetan nahi zuena desioak izateko gaitasunari eustea dela, alegia, ilusioa izatea.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude