Orbe auziaren ingurukoak

orbeEgilea: Iñaki Irasizabal
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Ateko bandan
Urtea: 2012
ISBN: 978-84-15337-70-6
R: 6.792

Eleberri laburra, zazpi atalez osatua, azkar eta erraz irakurtzen da; batez ere, atal gehienen bukaeran sorpresaren bat ageri delako, eta jakin-mina pizten duelako. Egitura biribila  duela esan daiteke; batetik, hasteko eta bukatzeko Iñaki Orberen azken eleberriari buruzko informazioa darabilelako, eta, bestetik, bai hasieran eta bai bukaeran honen heriotza eta ekintzen gertaera zehazten duelako. Narratzailea orojakilea da eta pertsonaiak nahiko lauak dira. Euskal Herrian girotua dago.

Lerro artean gizartearen kritika egiten du. Komunikabideek erabiltzen dituzten estrategiak, egiten dituzten saioak eta bertako berriketakideek botatzen dituzten astakeriak salatzen ditu. Halaber, gurasoen eta seme-alaben arteko harremanaz hausnartzera bultzatzen du. Besteak beste, honakoak kritikatzen ditu: konfiantzaren aitzakiapean errealitatetik ihes egiteko joera; seme-alabak errudun direla jakin arren, babesteko joera; norberaren onura baino ez hartzea aintzat;  itxurari baino ez erreparatzea, benetan nolakoa den aztertu gabe …

Hona hemen argumentua: Joseba Orbe Martinez  idazle ezaguna, irratiko elkarrizketa baten ondorioz, komunikabide askotan mintzagai bihurtuko da. Handik gutxira, hilda agertuko da. Ikerketek emakume baten arrastoan jarriko dute Ertzaintza, eta hark aitortuko du nor den hiltzailea. Azkenean ekintza nola gertatu zen argituko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.