Pinotxoren abenturak

pinotxoEgilea: Carlo Collodi
Itzultzailea: K. Biguri eta G.J. Goikoetxea
Ilustratzailea: Jokin Mitxelena
Argitaletxea: Alberdania, Erein eta Igela
Bilduma: Klis-Klasikoak
Urtea: 2011
ISBN: 978-84-9383-688-7
R: 6.733

Norbaitek esan zuen klasikoak denek aipatzen dituztela, baina inork ez dituela irakurtzen. Pinotxo klasiko horietako bat da, eta irakurriz gero, ustekabe ederra hartuko du batek baino gehiagok.

Gai nagusia eta ia-ia bakarra atal guztietan zehar hauxe da, hitz lauekin azaldua: umeek helduei kasu egin ezean izaten zer ondorio txar izaten dituzten.

Pinotxo honek ez du zerikusirik Walt Disney-ren bidez heldu zaigun bertsio deskafeinatuarekin.

Erraz irakurtzen den liburua da, atalez atal eta nekerik gabe irakurri eta landu  daitekeena; txikiagoekin ere, irakasleak atal zenbait ozen irakurriz, adibidez.

Horregatik klasiko bat da. Horregatik irakurri behar da. Guztiz gomendagarria.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.