Urretxindorra

Urretxindorra 1Egilea: Sébastien Perez
Itzultzailea: Jose Antonio Sarasola
Ilustratzailea: Benjamin Lacombe
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2012
ISBN: 978-84-8394-561-2
R: 6.978

Oso liburu dotorea da album ilustratu hau. Tolestutako hainbat orri ditu eta xehetasun handiko irudiak. Azpimarragarria batetik, koloreen erabilera  (gorriarena eta berdearena bereziki), eta, bestetik, aurpegien bizitasuna eta adierazkortasuna.

Testu poetikoa duenez, txikienei zail samarra gerta dakieke. Horregatik sailkatu dugu 9 urtetik aurrerakoentzat.

Ohikoa ez den arren, liburuaren bukaeran ageri dira eskaintzak. Dirudienez, Benjamin Lacombe, marrazkilaria, istorioaren protagonista bezalaxe, txikitan oso lotsatia eta ia ikusezina izan zen. Egoera hori aldatzen lagundu zion pertsonari eskaintzen dio liburua.

Istorioa 50ko hamarkadan girotuta dago, eta udaleku batean gertatzen da. Haurrak  paper zatitxo batzuetan mezuak jasotzen hasiko dira, eta hauek guztiak elkartuta haiei buruzko olerkiak direla konturatuko dira. Sekulako jakin-mina sortuko zaie, eta, halako batean, mezuon egilea ezagutuko dute: Urretxindorra izeneko haur bat. Sormenaren bidez, besteen aurrean ikusgai bihurtzea lortuko du.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude