Elebidun goiztiarrek, hizkuntza ahalmen hobeak

Erredakzioa / 2013-11-28 / 180 hitz

BCBLko kide eta Ikerbasqueko ikerlaria da Clara Martin, eta hark zuzendutako hiru lanen berri eman dute.

BCBL zentroak jakinarazi du eleaniztasunaz egin dituzten hiru proiektuk ondorio argi bat iradokitzen dutela: txikitatik elebidunak izan eta bi hizkuntzak aldi berean ikasten dituztenek ahalmen hobeak dituzte alor batzuetan.

BCBLko kide eta Ikerbasqueko ikertzailea den Clara Martinek zuzendu ditu hiru proiektu horiek, eta horixe iradokitzen dute. Lehen ikerketan, euskaraz eta gaztelaniaz elebidunak diren 5 eta 10 urte arteko haurrak ikertu dituzte. Nahiz eta denak bi hizkuntzetan oso ondo moldatu, euskara eta gaztelania jaiotzetik entzun duten umeek hobeki prozesatzen dituzte bi hizkuntzei dagozkien soinuak, bigarren hizkuntza hiru urterekin ikasi dutenek baino.

Gaztelania ama hizkuntzatzat duten eta geroago ingelesa ikasi duten helduekin egin dute bigarren ikerketa. Horren arabera, gaztelaniaz irakurtzen dutenean esaldia nola bukatuko den aurreikusteko gai dira, testuinguruarengatik. Ingelesez ez, ordea.

Hirugarren ikerketan euskaraz eta gaztelaniaz dakiten elebidun helduekin aritu dira. Bi hizkuntzak jaiotzetik dakizkitenek ezagutzen duten pertsona bat ikusi eta berehala dute garuna dagokion hizkuntzan hitz egiteko prest. Bigarren hizkuntza hiruzpalau urterekin ikasi dutenak, berriz, ez dira prozesatzen hasteko gai laguna hizketan hasi arte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.