Begihandiak tintan

Iker Markinez / 2013-12-14 / 214 hitz

OSAGAIAK

6 pertsonarentzako osagaiak:

2 kilo begihandi
Begihandien tinta
Etxeko tomate saltsa kazokada bat
3 baratxuri ale
3 tipula eder
2 piper berde
Ardo zuria, basokada bat.
Gatza
Oliba olio birjina
Ura

• Begihandiak erosterakoan, komeni da garbituta eskatzea.
• Errezetarekin hasteko, tipulak eta piper berdeak moztu, eta lapiko handi bat sutan berotzen jarriko dugu.
• Jarraian, olio zorrotada bat bota lapikora, eta moztutako tipula eta piperrak gehitu, baita baratxuri aleak ere, oraingo honetan osorik.
• Hogei bat minutuz su ertainean erregosi, eta, ondoren, ardo zuria gehitu eta minutu pare batez gehiago sutan eduki. Ondoren, etxeko tomate saltsa bota, pare bat ur litro, begihandien tinta eta gatz pitin bat ere bai. Beste ordu laurden batez irakin. Segidan, saltsa pasatu egingo dugu, txano eta turmisa erabiliz.
• Beste lapiko handi batera olio zorrotada bat bota, eta, ondo beroa dagoenean, begi handiak laukitxotan moztuta bota. Gatz pitin batez hornitu eta bost bat minutuz frijitu.
• Ondoren, saltsa beltza gehitu, ur pixka batekin batera, eta ordu betez eduki su motelean irakiten, begihandia bigundu eta saltsa loditu dadin. Kontutan hartu saltsa zein tankera hartzen ari den. Hau da, saltsa lodi xamarra sumatzen badugu, ur pixka bat gehiago gehitu. Aldiz, saltsa mehea badago, su bizian denbora luzexeagoz eduki saltsa loditu dadin.
• Ondoren, prest daukagu jaki gozagarri hori dastatzeko.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.