Nire alabak ez dauka erremediorik

nire alabak AZALA.inddEgilea: Antxiñe Mendizabal
Ilustratzailea: Morkots
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Xaguxar
Urtea: 2013
ISBN: 978-84-9027-076-9
R: 6.997

Duela hiru-lau urte, Antxiñe Mendizabalek Nire amak ez dauka erremediorik izeneko liburua argitaratu zuen. Orduko hartan erabat arduratsua zen neskatoa, Irati, eta bere ama dira oraingoan ere protagonista. Baina Irati nerabezarora iritsi da, eta ama alabarekin ezin burututa dabil.

Guztira zazpi atalez osatua dago; aurreneko seietan, nerabezaroan ohikoak izaten diren gaiak  eta arazoak kontatzen dizkigu: etxeko giroaren aldaketa, ikasketekin izaten diren arazoak, gorputzaren aldaketak, sexu kontuak, bikote harremanei buruzko zalantzak, arauak eta arau hausteak… azkenean, aldiz, guraso izateari buruzko hausnarketa dakar. Topiko ugari agertzen dira, baina oso erraz irakurtzeko modukoa da.

Morkotsen kolorezko 16 ilustrazio ditu testuaren osagarri.

Hizkuntza aldetik baditu akats batzuk: matematikak, txoznetan, bikotea bikotekidearen ordez, hipotetikoaren erabilera…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.