Saizarbitoriari buruzko zortzi artikulu batu ditu ‘Cuadernos de Alzate’-k

Erredakzioa / 2014-01-11 / 100 hitz

Jon Kortazar, Mikel Hernandez Abaitua, Ur Apalategi eta Joseba Gabilondo daude testuen egileen artean.

Jon Kortazar, Mikel Hernandez Abaitua, Ur Apalategi, Amaia Serrano Mariezkurrena, Iñaki Aldekoa, Manu Lopez Gaseni, Xabier Etxaniz Erle eta Joseba Gabilondok Ramon Saizarbitoriari eta haren literaturari buruz idatzitako artikuluak bildu ditu Cuadernos de Alzate gaztelaniazko aldizkariak, Homenaje: Ramon Saizarbitoria y su mundo izenburuaren azpian uztartuta (Omenaldia: Ramon Saizarbitoria eta haren mundua), aldizkariaren 46. eta 47. zenbakiak batzen dituen liburukian.

Aldizkarian bildutako Saizarbitoriari buruzko testuak aurkeztean, Saizarbitoriaren Martutene laudatu zuen Jon Kortazarrek, esanez nobela horrek erabat gezurtatu duela euskal narratibak inguruko errealitateari uko egiten diola dioen teoria.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.