Espaziotik etorria

espaziotik_1Egilea:Aitor Arana
Ilustratzailea: Ivan Mata
Argitaletxea: Ibaizabal
Bilduma: Avis eta Alba
Urtea: 2013
ISBN: 978-84-8394-836-1
R: 7.102

Trilogia baten bigarren alea. 126 orri ditu, letra handia du eta azkar irakur daiteke. Zortzi ataletan dago antolatua eta zuri-beltzezko ilustrazio osagarriez apainduta dago. Estetikoki oso edizio zaindua dela esango nuke.

Liburu honek bildumaren lehendabiziko liburuan agertzen ziren zenbait galderaren erantzuna ematen digu, hala ere, logikoa denez bere trilogia izaera dela-eta, ez du misterio guztia argitu eta, bukaeran, hurrengoa irakurtzeko amua bota du. Nekez jarraitu ahal izango dio hariari aurreneko alea irakurri ez duenak.

Aurrekoan agertzen ziren pertsonaiei estralurtarrak gehitu zaizkie. Avisek, protagonistak, zein herritakoa den eta bere familiari eta zenbait objekturi buruzko datu batzuk gogoratuko ditu. Istorioa Iliberrin kokatuko da eta bi egunetan gertatuko da, baina denboran jauziak egiteko eta planeten artean mugitzeko bidea aurkituko dute. Ondorioz, 1985etik gutxi gorabehera 2016ra salto egingo du Avisek.

Lehendabiziko liburuan bezalaxe Avisek lehen pertsonan kontatzen du istorioa eta Anderren gorabeherak hirugarrenean, baina idazleak lapsusen bat izan bide du eta 88. orrialdetik 90.era bitartean Anderren pasarteak lehen pertsonan kontatzen dira eta 103. orrialdean Andres izena ageri da Anderren ordez.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude