Matematika bestela ikasteko liburu bat

Erredakzioa / 2014-03-13 / 188 hitz

EHUko hiru irakaslek ‘Probability and statistics: a didactic introduction’ izeneko lana argitaratu dute.

Jose Ignacio Barragues, Adolfo Morais eta Jenaro Gisasola EHUko Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoko irakasleek matematika modu didaktikoago batean ikasteko liburu bat argitaratu dute. Probabilitatea eta estatistikari buruzko lan hau ingelesez idatzita dago, eta Probability and statistics: a didactic introduction du izenburu. Egileok bi urte baino gehiago eman dituzte liburua prestatzen.

«Ikuspegi didaktiko argia du, eta unibertsitateko testuliburuen ohiko dinamika hautsi nahi du, horrelakoetan lehenengo teoria azaltzen baita eta ondoren aplikazioak. Matematika teoriak aurkezteko modu tradizional horretatik ihes egiten saiatu gara, irakurlearentzat gertuagoko lan intuitiboagoa prestatzeko. Hala, atal bakoitzeko azalpenetan problema bat aurkezten da lehenik, hain zuzen ere atal horretan garatuko den teoria guztia justifikatzen duena. Problema hori ebazteko prozesuan, proposatutako ariketen bitartez teoria berreraikiko du irakurleak», nabarmendu du Barraguesek.

Zientzia eta ingeniaritzako unibertsitate ikasketetako lehen mailako ikasleentzat da liburua bereziki, baina interesa duen edonork irakur dezakeela azpimarratu dute, ez baita beharrezkoa matematika oinarri sendoa izatea.

Probabilitatea eta zoria kontzeptuak ikasteko ikasleek dituzten zailtasunak bereziki azpimarratu dituzte liburuan. Barraguesek, Moraisek eta Gisasolak esperientzia handia dute gai horretan, ikasleen errendimendua hobetzen duten irakasteko eta ikasteko ereduak garatzen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.