Nasha Blaze eta mundu sekretua. Ilusionista

Nasha 1Egilea: Antonio Casanova
Itzultzailea: Aitor Arana
Ilustratzailea: Samuele Maggi
Argitaletxea: Mezulari
Bilduma: Ilusionista
Urtea: 2013
ISBN: 978-84-271-3511-6
R: 7.098

Fantasiazko liburu hau 248 orriz osatua dago eta 10 kapitulutan dago antolatuta. Kapituluek, hasieran, zuri-beltzezko ilustrazioa dute eta, lehendabizikoak laburrak diren arren, aurrera egin ahala, gero eta luzeagoak dira. Azken atalean, pertsonaia berri bat ageri da, eta hurrengo libururako bidea irekita uzten du.

Nasha Blaze da protagonista. Jatorriz Zanzibarrekoa da, baina bere amarekin (Seraphine edo Sissi), izebarekin (Samanya edo Nya), eta Sette txakurrarekin Irlandako Doomville herrira joan da bizitzera duela gutxi. Bere izaera bitxia dela-eta, ez du lagun askorik.14 urte beteko ditu Halloween egunean, eta istorioa bi egun aurretik hasten da eta egun horretan bukatuko da.

Protagonista konturatuko da lo hartzen duen lekua eta esnatzen den lekua ez dela beti bat etortzen, eta apurka-apurka gauza miresgarriak gertatuko zaizkio; bide batez, ahalmen bereziak dituela ere jabetuko da. Herrira Masquerade izeneko magoa etorriko da, eta Nashak berarekin harremanetan jarri nahiko du, gertatzen zaizkion gauza harrigarriak argitzen lagunduko diolakoan. Gertaerek, ordea, beste pertsonaia batzuk ezagutzera eramango dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.