Tximistaren lapurra

Tximistaren lapurraEgilea: Rick Riordan
Itzultzailea: Koro Navarro
Argitaletxea: Mezulari
Bilduma: Percy Jackson & Olinpiarrak
Urtea: 2013
ISBN: 978-84-271-3335-8
R: 7.104

Abentura eta fantasia eleberria dugu liburu hau. Bilduma bateko lehen alea da. Arrakastatsua izan zen nonbait; filma ere egin zuten eta euskaratua dago.
Hasiera nahiko atsegina du, eskolan arazoak dituen mutiko batek kontatzen du istorioa lehen pertsonan, eta erraz sortzen du interesa. Baina hirugarren kapitulutik aurrera, izaki mitologikoak: satiroak, jainkoak, eta abar agertzen hasten dira. Halakoen kopurua ikaragarria da eta nahiko pisu egiten da nor den nor gogoan hartzea.
Percy Jackson, 12 urteko estatu batuarra da liburuaren protagonista. Dislexia eta arreta falta dituela-eta, azken sei urteetan sei ikastetxe pasa ditu, azkena Yanci akademia. Berak jakin ez arren “mestizoa” da, hau da, Jainko baten eta gizaki arrunt baten semea. Amarekin eta gelakide batekin izandako istripu baten ondorioz, Mestizoen kanpamentura iritsiko da eta han jakingo du ez dela gizaki arrunta. Bertan trebatu ondoren, jainkoei lapurtutako aginte-tximista berreskuratzeko agindua emango diote. Horretarako, epe jakin bat izango du, eta denboraren aurka aritu beharko du. Estatu Batuetan zehar eta aldi berean mundu mitologikoan zehar ibiliko da kanpamentuko beste bi lagunekin. Era guztietako zailtasunak gainditu beharko ditu eta, nola ez, tartean egongo dira azpijokoak eta traizioak ere.
Liburuak jarraipena izango duela aditzera ematen du eta, amu gisa, hurrengo alearen lehen atala dakar. Abentura eta fantasia eleberria dugu liburu hau. Bilduma bateko lehen alea da. Arrakastatsua izan zen nonbait; filma ere egin zuten eta euskaratua dago.
Hasiera nahiko atsegina du, eskolan arazoak dituen mutiko batek kontatzen du istorioa lehen pertsonan, eta erraz sortzen du interesa. Baina hirugarren kapitulutik aurrera, izaki mitologikoak: satiroak, jainkoak, eta abar agertzen hasten dira. Halakoen kopurua ikaragarria da eta nahiko pisu egiten da nor den nor gogoan hartzea.
Percy Jackson, 12 urteko estatu batuarra da liburuaren protagonista. Dislexia eta arreta falta dituela-eta, azken sei urteetan sei ikastetxe pasa ditu, azkena Yanci akademia. Berak jakin ez arren “mestizoa” da, hau da, Jainko baten eta gizaki arrunt baten semea. Amarekin eta gelakide batekin izandako istripu baten ondorioz, Mestizoen kanpamentura iritsiko da eta han jakingo du ez dela gizaki arrunta. Bertan trebatu ondoren, jainkoei lapurtutako aginte-tximista berreskuratzeko agindua emango diote. Horretarako, epe jakin bat izango du, eta denboraren aurka aritu beharko du. Estatu Batuetan zehar eta aldi berean mundu mitologikoan zehar ibiliko da kanpamentuko beste bi lagunekin. Era guztietako zailtasunak gainditu beharko ditu eta, nola ez, tartean egongo dira azpijokoak eta traizioak ere.
Liburuak jarraipena izango duela aditzera ematen du eta, amu gisa, hurrengo alearen Koro Navarrlehen atala dakar.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.