Etsai gordea

ETSAI GORDEA AZALA.inddEgilea: Jokin de Pedro
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Taupadak
Urtea: 2013
ISBN: 978-84-9027-081-3
R: 7.149

Telebistako kazetari batek mehatxuzko anonimo batzuk jasotzen ditu, baina ezin asmaturik dabil zeinek bidaliak diren, ez baitu etsairik, nonbait. Bakarrik bizi da, baina iloba bat harekin bizitzera doa lana dela-eta, bera ere arriskuan jarriz. Gauzak okertuko dira postaz lehergailu-gutun bat iristen zaiolarik. Kasuaz arduratzen den inspektorea kazetariaren iraganean miatzen hasiko da ustezko etsaiaren bila.

Laburbilduz, erraz irakurtzen den liburua da, jakin-mina ere sortzen duena. Hala ere, zailtasun erantsi bat dauka, izan ere, protagonistetako bat bizkaieraz mintzo da, eta euskalki horrekin ohituta ez dauden ikasleek arazoak izan ditzakete ulertzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude