Hiztegiak

Imanol Mercero / 2014-10-05 / 168 hitz

  • Izenburua: Aurretik, ondoren
  • Ilustrazioak: Anne-Margot Ramstein eta Matthias Arregi
  • Argitaletxea: Ttarttalo


Liburu denda baten paretik pasatzean mesedez sar zaitez. Sartu eta begiratu bat emaiezu Ttarttalo argitaletxekoek kaleratu berri dituzten hiztegi eta enparauei.

Hau da hiztegi sorta kaleratu berri dutena! Dozena-erdi bai, gutxienez. Zaila da kopuru zehatza esatea, euretako bat esku artean duzularik agian hiztegia izan litekeenik ere ez zenukeelako pentsatuko.

Guztietan ederrena iruditu zaidan Aurretik, ondoren, esaterako, mutua da. Bada, bai. Mutua, eta gainera prozesuak erakusten dituena: zer den eta zer bilakatzen den. Esaterako liburuaren hasieran dauden ilargia eta eguzkia, kimua eta lorea, ezkurra eta haritza. Sinplea dirudi, baina aurrera egin ahala, egileek jolasa bihurritu egiten dute: behia eta esne-botila, basoa sutan eta basoa ernamuinetan berritzen,… Gero eta bihurriago: haurraren zabua eta aulki kulunkaria… Jolasak, hiztegi eran, denboraren iragana hausnartzeko.

Julie Safirstein-en Ingurumarian ere txundigarria da. Nozio espazialen hiztegia da, haur kozkorrekin edota euskara ikasleekin erabiltzen diren horietakoa. Orri tolesgarriekin eta antzeko mugikariekin.

Txikienentzako Koloreak, Zenbakiak eta Nire hiztegia, Xavier Deneux-enak, proposatzen dituzte, klasikoagoak nozioetan, trokelatu interesgarriekin irudietan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.