Haurren baitako erloju-hotsa

Imanol Mercero / 2014-12-14 / 146 hitz

  • Izenburua: Amalia eta Amelia
  • Idazlea: Castillo Suarez
  • Ilustratzailea: Eider Eibar
  • Argitaletxea: Denonartean

Izenburuaren kakofoniak sor lezakeen enbarazua alde batera utzita (bazenekien Alfredo Gomez Cerdak Amalia, Amelia y Emilia liburu izenkidea duela?), harritu egiten du azalaren zuritasunak, eta inoiz baino gehiago deitzen Eider Eibarren gorriaren larritasunak. Gorria beti izan da kolorerik egokiena bizitza adierazteko.

Eta liburu honek horretaz hitz egiten du, jaiotzaz, haurtzaroaz… Haurren baitan sortzen diren emozio, kezka eta zeharkako pentsamenduez. Protagonistak bikiak izanik ere, hori aitzakia da, emozioetan jarrita baitago fokua. Hazi, hezi, txiki, handi, ezkutatu, zigortu, maitatu, ihes egin, itzuli. Dena etxe giroan. Familian.

Liburuaren erdira arte, orrialde bakoitzean paragrafo bat dago; paragrafo bakoitzean ideia bat, eta ideia bakoitzean narrazioaren «pauso» bat. Haurren baitako erloju-hotsak markatzen du erritmoa. Erditik aurrerakoan, bi eta hiru orrialdeko anekdota kateatuak daude; erritmoa mantenduaz, tik-tak hotsaren konpasa behartu gabe.

Aproposa da, bakarka irakurtzeko erronkan, liburu osoekin hasi berri direnentzat

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude