Ar-risk-ua

Anjel Lertxundi / 2015-01-28 / 111 hitz

Ez gara ingelesaren lustre kosmopolita munduzatarrak harropuzten gaituen bakarrak. Italian gertatu da: aurtengo Expoa Milanon egitekotan dira eta bertako Kultura Ministerioak Verybello izenarekin bataiatu du Italiako kulturaren atari digital sortu berri apart harrigarria. Egingo nuke txiste txarra asmatu eta onartu dutenen lilura hurbilago dagoela very welletik molto bellotik baino.

Nolanahi ere, iniziatibak haserre ugari eragin du italieraren plazetan, eta herritar askok gogor salatu ditu iturri garbitik urrutiratzeak italierari dakarzkion erreka zikinen ar-risk-uak. Desadostasunen oinarrian, ingelesaren errapetik gero eta gehiago zupatzen ari den hizkuntza baten morrontza linguistikoa dago, fashion ponperiazkoa, moderno usteko jacquet aldaketa, italiera bezalako hizkuntza batek zertan sentiturik ez daukan inferiority complex etxe-kaltea, kolonizazio kulturalaren kontzientzia falta gero eta akritikoagoa.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude