Hitzen ifrentzua

Anjel Lertxundi / 2015-03-06 / 117 hitz

Erdaratatik hartutako hainbat hitzi ironiaz begiratu diogunean, jatorriko hitza mozorrotu dugu, baina pixka bat baino ez, ironia eragin digun erreferentea guztiz galdu gabe. Hala, kapa beltzarekin eta pinpirin janzten ziren doktoreek dotore hitza utzi ziguten. Haien figura tenteak, piura. Haien jantzien hechurak, itxura. Pulpituetako erretorikari erretolika deitu genion. Sermoiak ilustratzeko baliatzen zituzten historiei istorioak. Gramatikako argibide korapilatsuei, kalamatika. Komedianteek herriz herri ematen zituzten komedietako gorabeherei, komeriak. Jende mezquinoaren eskrupulu faltak mizkina eman zigun. Apustu zail asko sortzen duen temak, dema. Hainbat jenderen asmo ezkutuko akzioak, azioa. Heroi uste askoren hazañetan azainak ikusten genituen guk. Gaztelaniazko sesión, ocasión, harmonía bezalako hitzek sesio, okasio eta armonia utzi dizkigute…

Alegia, badaudela erdara zeremoniatsuei zelemon egiteko erak…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.