Orburuak pio beltzaren kokospearekin, zigalarekin eta baratxuriarekin

Atxen Jimenez eta Nicolas Ramirez / 2015-03-21 / 233 hitz

Osagaiak

Lau lagunentzat
12 orburu
Oliba olioa
Gatza
Gariaren irina
8 baratxuri berri
150 gramo piperrauts gozo
50 ml hegazti edo txahal magal ilun
Zigala
Orburuen salda

1. Orburuak frijituta egiteko, hartu lau orburu, garbitu, eta egosteko balio duen ontziratze poltsa batean sartu, gatzarekin eta oliba olio zurrusta batekin. Baporezko labean egosi, 90 gradutara, hamar minutu. Behin denbora hori pasatuta, uretan hoztu. Orburuak erditik moztu, irinetan pasatu, eta oliotan frijitu.

2. Orburuak plantxan egiteko, hartu lau orburu, garbitu, eta egosteko balio duen ontziratze poltsa batean sartu, gatzarekin eta oliba olio zurrusta batekin. Baporezko labean egosi, 90 gradutara, hamar minutuz. Behin denbora hori pasatuta, uretan hoztu. Orburuak erditik moztu, eta plantxatik pasatu.

3. Baratxuriak garbitu, eta minutu batez gatzarekin eta urarekin egosi. Ondoren, erregosi sarga olio tanta batzuekin.

4. Kokospekoaren azala kendu. Gatza (500 g) eta piperrauts gozoa gainetik bota. Lau orduz bertan eduki. Gero, ondo garbitu.

5. Kokospea egosteko erabiltzen den ontziratze poltsa batean sartu, magalarekin batera. Labean sartu, 75 gradutan, 18 orduz. Hoztu, eta plantxatik pasatu.

6. Zigalaren buztana moztu, eta plantxatik pasatu, gatz pixka batekin eta oliba olioarekin.

7. Beste lau orburu hartu. Orburuak garbitu, egosteko erabiltzen den ontziratze poltsa batean sartu, eta gatzarekin eta olioarekin (25 ml.) egosi 90 gradutara, 20 minutu inguru. Ondoren, xehatu saldarekin batera, eta iragazi.

8. Plateraren erdian jarri orburuen salda, eta gainetik, orburuak eta baratxuri berria. Ondoan, kokospekoa eta zigala. Inguruan jarri magalarekin egindako erredukzioa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.