Beti iparralderantz

Beti iparralderantzEgilea: Jon Arretxe
Ilustratzailea: Cristina Fernández
Argitaletxea: Erein
Bilduma: Auskalo
Urtea: 2014
ISBN: 078-84-9746-939-5
R: 7.310

Liburu polita, 157 orriz eta 10 irudiz osatua. Afrika ezezagun samarra da askorentzat, eta kontinente hori ezagutzeko aproposa da. Bertako geografia, zenbait gatazka, bitxikeriak  eta egoera berezi batzuk azaltzen ditu: tuaregen gorabeherak, kabiliarrenak, nesken egoera latza, Frantziako soldaduen jokamoldeak, Europara iristeko zailtasunak, mugak pasatzeko erak eta abar.

Hona hemen argumentua: Drissa, Maliko nerabe bat, pozik bizi da gurasoekin eta anai-arrebekin, baina aitak lana galduko du eta, ondorioz, euren bizimoduak okerrera egingo du. Erabaki gogorra izan arren, aitak Europara joatea erabakiko du. Haren berriak jasoko dituzte, baina halako batean berriak eten egingo dira, eta Drissak aitaren bila joatea erabakiko du. Ia dirurik gabe ekingo dio iparralderanzko bidaia luzeari. Laster aurkituko du bidaia laguna, Abdou. Harekin hainbat estualdi eta abentura pasatuko ditu eta, azkenean, ametsa lortuko dute bi lagunek, nahiz eta ez haiek imajinatutako eran.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.