Izter-lehengusua

Anjel Lertxundi / 2015-05-31 / 117 hitz

Literaturiako tarte batean tragotxoa hartzen gaudela, lagunetako batek halako ezagutzen al dudan galdetu dit, eta «bai, izter-lehengusua dinat», atera zait. Extralurtar baten aurrean baleude bezala begiratu didate eta agian halaxe naiz, baina extralur gurean hirugarren katebegiko lehengusua izendatzeko erabiltzen dugu hitza eta, hedaduraz, baita ahaide urrutikoa esateko ere. Orotarikoan dago, eta Mitxelenaren adibide bat dakar, hitzari hedadura polita ematen diona. Euskararen jatorriaz ari delarik, dio: «Askazi kontuan esan daiteke ez dugula artean [euskararen] izter-lehengusu ezagunik ere aurkitu».

Egunotako stress politikora ere ekar liteke hitza: alderdiak hasita daude itunen kromo-trukaketak mahairatzen, musaldi batean nola. Kromoak usaindu eta enbidoen aldia dute oraindik. Laster hasiko dira hordagoka. Irrikaz gaude jakiteko ahaide hurbilenen artean elkartuko diren edo, aitzitik, izter-lehengusuengana joko duten…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.