Emily Watsonek jasoko du Donostia Saria

Berria/2015-09-04/56 hitz

Aktore ingelesaren ibilbidea sarituko du Donostiako Zinemaldiak 63. ekitaldian

Lars Von Trierren aginduetara Breaking the Waves goraipatuarekin estreinatu zen zineman Emily Watson (1967), eta orduz geroztik ibilbide oparoa egin du hala bere jaioterrian nola Hollywooden. Hogei urtetan Jim Sheridanekin (The Boxer), Tim Robbinsekin (Cradle Will Rock), Alan Parkerrekin (Angela’s Ashes), Robert Altmanekin (Gosford Park) eta Paul Thomas Andersonekin (Punch-Drunk Love) lan egin du besteak beste.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude