Iruñeko euskalgintzako eragileekin elkarlanerako foroa osatu du udalak

Berria / 2015-09-09 / 60 hitz

Hirian euskararen normalizazioan diharduten eragileekin elkarlanean aritzeko foroa sortu du Iruñeko Udalak. Talde horren helburua izango da herritarren hizkuntza eskubideak bermatuko dituzten neurriak proposatu eta martxan jartzea. Oraingoz, Euskalgintza izeneko taldearekin elkartu dira. IKA, AEK, ikastolak, Kontseilua, Administrazioan Euskaraz, Euskal Herrian Euskaraz eta Sortzen dira taldeko kideak. Hala ere, udalak foro horretara gonbidatu ditu euskararen normalizazioan dabiltzan Iruñeko gainontzeko eragileak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude