Koldar hutsa zara

koldar hutsa zaraEgilea: Aritz Gorrotxategi
Argitaletxea: Erein
Bilduma: Narratiba
Urtea: 2015
ISBN: 978-84-9746-996-8
R: 7399

Peruk ez du artaldearen barruan bizi nahi. Ez du indarrean dauden ideia eta lege zaharren jarraitzaile izan nahi, ez da ezeren apostolu izateko jaio. Gauzak kolokan jartzea atsegin du. Krapulan elkartzen da bere belaunaldiko kide batzuekin. Harrikaden, manifen eta lazo urdinen garaia da, eskuinkume faxistena eta pantxoatapeiotarrena. Nirekin edo nire aurka. Peruk, ordea, bere bidea aurkitu nahi du ortodoxiatik, mito zaharkituetatik eta ergelkeriatik kanpo. Idazle izan nahi du. Nietzsche du bidelagun, baina arrunkeriatik ateratzea eta bide propioa egitea ez da inoiz erraza izan.

Bitxiki, Peruren aitonak naziengandik ihes egin zuen judutar bati lagundu zion. Batzuetan, oso mehea da heroiaren eta koldarraren artean dagoen marra. Gainera, Peru haragikoia da, fetitxista, zirikatzailea, apur bat houellebecquiarra

Koldar hutsa zara istorio indibidual eta kolektibo baten fikziozko kronika da. Belaunaldi batena, diktaduraren eta trantsizioaren artean jaiotako belaunaldiarena. Fanatismoaren eta koldarkeriaren artean ahaztutako garai bat. Gure kontraesan eta mixeria txikien kronika. Zaharrak berri.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.