Wifirik ez

Angel Erro / 2015-09-27  /159 hitz

Gasteizko udalak erabaki bitxi bat hartu du. Bitxia edukiari dagokionez eta baita erabakia bera hartzeko moduari ere. Aho batez onartu omen baitute. Adostasuna hain garesti oparitzen den herri honetan.

Wifirik gabeko eremuak sortu eta seinalatzea. Printzipioz, gizarte etxeetara eta udalaren bestelako eraikinean eginen dute, baina ideia zabalduko balitz, eremu zabala dute wifirik gabeko tokiak sortu ez, berez sortuta baitaude, baina bai kartelekin markatzeko, seinalegintzaren onerako. Nire gelan, hau idazten ari naizen tokian, esaterako, ez dago wifirik (eta, hala ere, buruko minez nago, zer ondorioztatu beharko nuke?).

Inork egiaztatu ez duen arrisku batetik libre egoteak ez nau lasaiago uzten, halere. Egiaztatu ez direnen arriskuen kopurua —oraindik kalkulatu gabe— hain baita potentzialki altua, susmatu ere egiten ez ditugun arriskuen kopuruarekin bakarrik konparagarria, non wifiarenak kezka gutxi eragiten baitit.

Wifiaren neurri hau hiperbabeskeriaren adibide biribila iruditzen zait, alarmismo eta teknofobia ttantta batzuekin apaindua. Konpentsatzeko, gasteiztarra banintz, auzitara joko nuke exijitzeko kartela jarri ez duten toki guzti-guztietan wifi konexioa, eta ona, egon dadin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.