Aizu: Should Pinilla be taught at ikastetxe-ikastola?

Iñaki Bastarrika-Izagirre / 2015-11-11 / 353 hitz

Ramiro Pinilla idazlearen lanak irakatsi behar ote dira euskal ikastetxeetan? Horixe da egiten dudan galdera. Galdera hori nondik sortu zaidan argi esango dut. Should Shakespeare be taught in Africa? izeneko artikuluaren haritik sortutako galdera da.

Artikulu hori The Guardian egunkarian argitaratu zen, Chris Thurman-en iritzian oinarrituta. Hemen pasarte bat.

“Here a case may be made for translation as a vital aspect of teaching and learning Shakespeare. Why can’t extracts from Shakespeare, or even entire plays, be studied in translation into Gikuyu or isiZulu? From these languages the work could be translated once again, into contemporary English.”

Hau da: Zergatik ezin dira Shakespeareren pasarteak, edo lan osoak ikasi, Gikuyu edo isiZulu hizkuntzetara egindako itzulpenetan?

Era berean gure erdal idazleak, ezin ote dira ikasi, euskaratutako lanetan? Esate baterako Ramiro Pinilla-ren lanak edo Angela Figuera-renak?

Atzerriko autoreak maiz euskaratzen dira, horren adibide asko ditugu, baina euskal herrietan bizi diren erdal idazleak isilik uzten dira maiz, euskaratu gabe, nahiz eta gure artean bizi diren eta asko ezagutzen ditugun haien izenak, baina ez obrak.

Irène Némirovsky euskaratzen bada, zergatik ez Ramiro Pinilla? Dao de Jing euskaratzen bada zergatik ez Ramiro Pinilla? Shakespeareren sonetoak euskaratzen badira, zergatik ez Pinillaren Verdes valles, colinas rojas? Tolkien-en Eraztunen jauna euskaratu bada, zergatik ez Pío Barojaren lan asko? Iolanda Zúñiga galegoaren Post-it bizitzak irakurgai ederra iruditu zait.

Gaude on litzatekeela gure herriko erdal idazleak euskaratzea, Seve Callejaren ”Akiles eta dortoka” bezalaxe. Nola gozatu nuen ”Aquiles y la tortuga” liburuaren euskal bertsioa irakurtzean!

Ramiro Pinillaren “Las ciegas hormigas” lan saritua hizkuntza askotan irakur daiteke, baina ez euskaraz, nahiz eta idazlea Getxokoa izan. Hamalau hizkuntzatara itzulita dago idazle basko honen lana. Errusieraz irakur dezakezu.

Pinillaren Andanzas de Txiki Baskardo-Txiki Baskardoren ibilerak liburua elebidun, euskaraz eta gaztelaniaz, argitaratu zuten 1980an, Josu Cepeda-k euskaratuta. Ramiro Pinillak bere seme-alabentzat asmatutako ipuinak ziren. Libopueblo-Herriliburu argitaletxean argitaratu ziren. Orain 35 urte egina da itzulpen eta argitalpen hori. Zergatik ez dugu erabiltzen? Berritzen?

Pinilla should be taught at school, in my opinion.

And read in basque o russian. Txiki Baskardoren ibilerak liburuko kontakizun batek izenburu hau du: “Euskalduna izatea duk gizaki bat munduan izan daitekeen gauzarik nagusiena”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.