Fideua barazki eta muskuiluekin

Iker Markinez / 2015-11-21 / 139 hitz

 

OSAGAIAK:

4 LAGUNENTZAT
400 g fideo
400 g muskuilu
Tomate heldu bat
6 orburu
Tipulin bat
Kuia txiki bat
Basokada bat arrain salda
Oliba-olio birjina
Gatza

NOLA EGIN:

1. Lehenik, tipulina eta kuia txikia puska txikietan moztu.

2. Zartagin batean, tipulina hamar minutuz erregosi, oliba olio zurrustada batekin.

3. Hamar minutu pasatu ondoren, kuia txikia gehitu, baita gatz pittin bat ere.

4. Su ertainean hamabost bat minutuz erregosi, noizbehinka buelta batzuk emanez.

5. Ondoren, orburuak laurdenetan moztu eta zartaginera gehitu, baita tomatea puxka txikietan moztua ere.

6. Barazkiak erregosiak ditugun lapiko zabalera gehitu fideoa, guztia ongi nahastu, suaren indarra dena emanda jarri, eta gehitu arrain salda, dena erabat estali arte.

7. Gatz pittin bat bota, eta bi minutu pasatu ondoren, muskuiluak gehitu, eta beste hiru bat minutuz utzi egosten.

8. Azkenik, sua itzali, eta trapu batez estali. Lau bat minutuz utzi trapuarekin estalita, eta prest dugu mahaira zerbitzatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude