Usoak saltsan

Iker Martinez / 2015-11-07 / 190 hitz

OSAGAIAK

4 uso.
2 tipula eder.
2 azenario.
2 Errezil sagar.
Litro erdi ardo beltz.
Oporto basokada bat.
Piper beltza.
Gatza.
Oliba olioa.

NOLA EGIN

1

Usoak ongi garbituko ditugu lehenik.

2

Ondoren, lapiko handi batean, oliba olio zorrotada batekin ongi gorrituko ditugu sutan. Azenario, errezil sagarrak eta tipulak ere txikituta gehituko ditugu lapiko horretara, beste olio zorrotada batekin, gatza eta piper beltz xehatua emanda.

3

Kontuan hartu orain egin behar dugun pauso hau errezeta honen sekretuetako bat dela. Hau da, behar-beharrezkoa da lapikoan ditugun osagai hauek ahalik eta ondoen gorritzea; erre gabe, noski. Gorritasun horrek emango baitio bukaerako saltsari behar duen indarra.

4

Osagaiak gorrituta dauzkagunean, sua bizitu, eta jarraian ardoa eta oportoa gehitu eta hamar bat minutuz irakiten eduki. Horrek ardoaren alkohola lurrindu egingo du.

5

Lapikora ura gehituko dugu, usoak ondo estali arte. Beste gatz pixka bat bota, eta bi orduz egosi, su ertainean.

6

Denbora hori pasatu ostean, usoak kontu handiz beste lapiko batera aterako ditugu.

7

Aurreko lapikoan gelditu zaizkigun osagai guztiak txinotik pasatu, eta usoak jarritako lapikora bota ondoren.

8

Azkenik, lapiko hori berriro sutan jarriko dugu, usoak bigunak daudela ziurtatu arte. Denbora ezin dizuet zehaztu, usoen araberakoa baita hori (tamaina, adina…).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude