“Amazon Prime Air” zerbitzua: erosketen banaketa ordu erdian dron bidez

Sustatu.eus / 2015-12-01 / 141 hitz

Amazonek zerbitzu berri bat iragarri zuen duela hilabete batzuk, “Amazon Prime Air“. Erosketen banaketa ordu erdian egin nahi dute, dronak erabiliz. Prototipoaren bideoa iragarri dute bart.

Amazonen zerbitzua aspaldiko asmoa da, 2013an aipatu baitzuten lehenengoz banaketa-sistema hau (airezkoa, dronak erabiliz). Hala ere, lege-kontuak tarteko, aurtengo martxoan hasi ziren lehenengo probak, eta bart iragarri dute prototipoaren bideoa.

Amazoneko produktu batzuk erosteko orduan, bidalketa arruntarekin batera, dron bidezko aukera hori ere izango dute erosleek, eta 30 minutu baino lehenago produktua etxean izango dute. Dena dela, oraindik ere xehetasun asko falta direla ematen du, besteak beste, ea non inplementatuko den, erabiltzaile guztientzat izango ote den, eta abar.

Teknikoki prest omen dauka zerbitzua Amazonek, eta alderdi legala (eta segurtasunarena) argitzeko zain daude zerbitzu berria martxan jartzeko.

Proiektuari indarra emateko, Jeremy Clarkson ere fitxatu dute iragarki honetarako, non banaketaren inguruko datu gehiago azaldu dituzten.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude