Errotondan bueltaka

Egilea: Leire Bilbao
Ilustratzailea: Eider Eibar
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Xaguxar
Urtea: 2015
ISBN: 978-84-9027-312-8
R: 7.447

 

Urko, egunero bezala, autobusera igo da eskolara joateko. Eta, egunero bezala, autoz betetako errotonda batean geratuko da autobusa. Urkok izugarrizko txizagura du eta autobusaren geldialdia aprobetxatuko du jaitsi eta errotondan pixa egiteko . Baina autobusak ihes egingo dio eta hantxe geratzea beste erremediorik ez du izango. Gauza harrigarriak ezagutuko ditu bertan. Lewis Carrollen Alizia herrialde miresgarrian liburua motxilan sartuta iritsi da Urko errotondara. Irudimenez eta fantasiaz gainezka egiten duten pasadizoak biziko ditu bertan eta, irtetean, zer pentsatua emango dioten hainbat kontu eramango ditu berarekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.