Heldu da euskal hedabideen euskarria Telegramera

Ander Agirregabiria Lasagabaster / 2015-12-01 / 178 hitz

“Geurealbisteakbot” du izena eta Telegram sare sozialean harpidetuta eskuratu daiteke mugikor, tablet zein ordenagailurako. Doan informazioa uneoro eta berriztuta heltzen da hartzaileengana, euskara izanik oinarria.

Martxan da euskal albisteak euskararaz Telegram-era heltzeko euskarri berria. “Geurealbisteakbot” deritzon bota informazio igorle automatikoa da eta RSS, Youtube eta Twitter kontuen bitartez dago konektatuta euskal hedabide eta komunikabide aipatuenetara. Telegrameko (erro)botaren barnean BERRIA, ARGIA, EITB, TOPATU, KAZETA.EUS, SUSTATU ETA ZUZEU daude harremanduta, eta sarrerak partekatzean zuzenean heltzen dira inolako mugimendu ezta lanik egin gabe. Informazioa bilatu beharrean, informazioa da mugikorrera (edo Telegramen web formatura) ailegatzen dena.

“Geurealbisteakbot” doako euskarria da, Euskal Herriko Unibertsitateko 3. mailako kazetaritza ikasle den Ander Agirregabiria Lasagabasterrek sortua Kazetaritza Sozial eta Partehartzailearen proiektuan, eta funtzionamendu erreza du: @Geurealbisteak_bot Telegramen bilatzea besterik ez dago eta harpidetzea. Baita mugikorraren bidez ere, URL honetan: telegram.me/Geurealbisteak_bot.

Ondoren, eta hedabideek euskaraz sortzen duten informazioaren arabera egunean zehar hasiko dira heltzen sarrera, irudi eta estekekin hedadura handiagoa izateko.

Era digitalean dauden informazio iturri anitzak direla kausa, sortu da ibilbide berria botaren bitartez, ideien kutsadurarik ez egoteko eta pluraltasunaren alde egiteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.