Mapillary: Gure ingurunea argazkitan erakusteko aplikazioa

Gari Araolaza / 2015-12-10 / 224 hitz

Googlek StreetView-ren antzera, badago alternatiba irekiago bat, Mapillary izenekoa. Googleren aplikazioaren kasuan, auto berezi batzuek dira kale guztietatik pasatu eta 360ºko ikusmiran argazkiak ateratzen dituztenak. Mapillaryren kasuan, guk geuk dugu argazkiak ateratzeko aukera.

Horretarako, gure telefono edo tabletan Mapillaryren aplikazioa instalatu besterik ez dugu eta gure inguruan argazkiak ateratzen has gaitezke:

  • Etxeko wifian argazkiak automatikoki bidaltzen ditu aplikazioak eta telefonotik ezabatu, guk beste ezer egin beharrik gabe.
  • Argazkiaren GPS kokapena eta norabidea aplikazioak detektatzen ditu.
  • Matrikulak, testuak eta horrelako informazioa automatikoki zirriborratzen da. Norberak ere eskuz eskatu dezake.
  • Autoan, bizikletan edo oinez goazela atera ditzakegu argazkiak, beraz mendi ibilbideak edo oinezkoentzako tokietan atera daitezke argazkiak.
  • 360ºko argazkiak ateratzeko aukera toki ikusgarrietan.

Mapillaryk abantaila hauek eskaintzen ditu:

  • Nahi bezain sarri atera ditzakegu argazkiak, ez dugu Googleren autoa etortzeko zain egon beharrik.
  • Googleri komertzialki interesatzen ez zaizkion tokiak guk geuk publikatu ditzakegu.
  • API ireki bat eskaintzen du, gure aplikazio eta webgune propioetan tresna eta irudi horiek integratu ahal izateko.
  • Zerbitzua ordaindu ezkero, gure argazki datu-base partikularra izan dezakegu, guk nahi dugun aplikazioan integratu ahal izateko.

Hona hemen pare bat adibide:

Gehiago jakiteko: mapillary.com

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude