Gizonentzako aldizkarietako titularrak emakumeentzako aldizkarien gisakoak balira?

Mikel Garcia Idiakez / 2016-02-22 / 217 hitz

“Seat baten motorra konpondu bitartean sexy mantentzea posible da”; “Pitopausia, mitoa ala errealitatea?”; “Random aktoreak bere bizitzako paperari egin beharko dio aurre: aitatasuna”… Titular faltsuz jantzita ageri da gizonentzako aldizkaria, emakumeentzako aldizkarietan zabaltzen diren mezuak imitatuz.

Sare sozialetan zabaldu ditu irudiok Roberto P. Marijuánek, eta gomendioa ere egin du, kioskora goazen hurrengoan, gainbegiratua botatzeko aldizkarietako azalei. “Gauza hauetaz jabetzen zarenean, ulertzen hasten zara zergatik duten pertsona askok halako jokabidea eta halako mundu-ikuskera. Aldizkariek bakarrik ez, hedabideek oro har transmititzen dituzten balioetan dago gogoeta”.

Benetako aldizkariak, are okerragoak?

Azal faltsuek kitzikatuta, gizonentzako aldizkarien bilaketa egin du Marijuánek, eta zalantza egin du, azal ironikoak baino okerragoak ez ote diren benetakoak. Beheko irudia jarri du adibidetzat (Men’s Health aldizkariaren benetako azala), gorputz “bikainak” lortzeko titularrez josia.

Nago, emaitza interesgarriak emango lituzkeela emakumeentzako eta gizonentzako aldizkarietan ageri diren artikuluak aztertzeak, emakumetasuna eta gizontasuna, feminitatea eta maskulinitatea, zein gairekin lotzen dituzten ikusteak. Funtsean, zentzurik ba al du emakume eta gizonentzako aldizkari bereiziak kaleratzeak, gustu eta zaletasun bereko segmentu homogeneoak bailiran, gure zaletasunak sexuak/generoak baldintzatutako balitu bezala?

Gaiaz gehiago:

Gizonen biografiak emakumeak bailiran idatziko bagenitu?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.