Txokolatezko boilur tarta

Iker Markinez / 2016-03-05 / 273 hitz

OSAGAIAK

Bizkotxorako :
4 arrautz gorringo
4 arrautz zuringo
6 koilarakada azukre
4 koilarakada irin
gurina

Txokolate mousserako:
400 cl esne gain
250 g txokolate beltz
100 g azukre
50 g gurin

NOLA EGIN:

1. Lehenik, bizkotxoa egiteko, labea berotzen jarri, 180 gradutan. Bi ontzi hartu; batean, arrautza gorringoak jarri, eta bestean, zuringoak.
2. Gorringoetan, lau koilarakada azukre gehitu, eta bost minutuz etengabe irabiatu, eskuz edo makinaren laguntzaz.
3. Ondoren, arrautza zuringoak harrotzen hasiko gara. Horretarako, indartsu eta etengabe irabiatu, eta, gogortzen hastean, bi koilarakada azukre gehitu, eta segi eragiten.
4. Erabat gogorra dagoenean, zuringo horiek gorringoetara gehitu, poliki-poliki. Koilara handi baten laguntzaz, bi osagai horiek poliki-poliki nahastu; ondoren, lau koilarakada irin gehitu, banan-banan; ahalik eta polikien, dena nahastu, harrotasuna erabat gal ez dezan.
5. Bizkotxorako, labeko molde laukizuzen bat hartu, eta gurinarekin ongi igurtzi, gero itsats ez dadin.
6. Ondoren, irin pixka bat gehitu, eta soberakina ongi kendu. Bizkotxo masa hara bota.
7. Labean sartu 25 bat minutuz. Gero, labetik atera, eta hozten utzi.
8. Txokolatezko moussa prestatzeko, esne gainaren kantitate erdia erabiliko dugu lehenik. Lapiko batera isuri, eta sutan irakiten jarri.
9. Bitartean, txokolate beltza, azukre kantitate erdia eta gurina katilu batean jarri, estali, eta mikrouhin labean minutu batez berotu. Adi, ez berotu denbora gehiagoz, erre egingo zaizue eta!
10. Esne gainak irakiten duenean, katilu horretara gehitu, eta, dena ongi nahastuz, boilur masa lortuko dugu. Hozten utzi, baina hozkailuan sartu gabe, sei bat orduz gutxi gorabehera.
11. Jarraian, erretilu bat hartu, eta oraindik erabili gabe dugun esne gaina bota, eta ongi irabiatu azukrearekin. Gehitu hoztua dugun boilurraren masa erdia. Guztia ongi nahastu.
12. Bizkotxoa erditik moztu, eta egin berria dugun moussearekin bete; ondoren, gaineko estalkian ere moussea zabaldu, eta, azkenik, horren gainean lehen gorde dugun boilur masaren erdia gainetik ipini dena ongi estaliz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude