Catherine Certitude

Egilea:Patrick Modiano
Itzultzailea: Juan Luis Zabala
Ilustratzailea: Sempé
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2015
ISBN: 978-84-9746-998-2
R: 7.528

 

Catherine txikia aitarekin bizi da Pariseko Iparreko geltokiaren auzoan . Ama, ballet dantzaria bera, New Yorken bizi da, herriminak eta beste zerbait gehiagok hara bueltan eramanda. Catherinek, aitak bezala, betaurrekoak dauzka, eta amak bezala, dantzari izatea du amets. Dantza eskoletan, baina, betaurrekoak erantzi egiten ditu eta espero zitekeenaren kontrara, hobeto egiten du dantza. Abantaila bat da. Izan ere, Catherinek eta aitak betaurrekoak kentzen dituztenean, goxotasunez eta xarmaz beteriko mundu batean bizi dira, gauza xumeak eginez gozatzen: eliza ondoko plazan eseri, eskolara joan, dantza eskolara elkarrekin joan …

Istorio xaloa eta xarmangarria da. Aita-alabaren arteko konplizitatea, samurtasuna eta babesa maisuki deskribatzen duena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude