EIREren egunerokoa

Egilea: Esti Vivanco
Ilustratzailea: Josevisky
Argitaletxea: Elkar
Bilduma:xaguxar
Urtea: 2015
ISBN: 978-84-9027-410-1
R: 7.531

 

 

Eire 13 urteko gaztea da. Ingeles maila kaskarra duela eta, gurasoek ingelesa hobetzeko izugarri maite duten Irlandara bidaliko dute udan. Hasiera batean, Eirek ez du joateko gogorik baina azkenean bere musika talderik gogokoena Dublinekoa dela jabetzean, begi onez ikusten du. Han hainbat esperientzia izango ditu, lehen musua edo atxiloketa besteak beste.
Egunerokoaren formatuari esker, egileak istorioa 13 urteko protagonistaren ahotik kontatu du eta gaiak nerabe baten bizitzan arruntak direnez (ikasketak, maitasuna, idoloak, jelosia edo familia harremanak), gaztetxoek hurbil senti dezakete irakurtzen dutena. Bestetik, 20 ataletan banatutako 83 orrialde ditu eta atal bakoitzean marrazki bat dago. Ondorioz, kapituluak oso laburrak dira eta pixkanaka-pixkanaka irakurtzeko aukera ematen du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.