Hiru sopranoak

Egilea:Xabier Mendiguren
Ilustratzailea: Alex Orbe
Argitaletxea: Elkar
Bilduma:xaguxar
Urtea: 2015
ISBN: 978-84-9027-407-1
R: 7.530

 

Aisha, Aiora eta Ane futbol zaletasunak elkartzen ditu. Elkarrekin jokatzen dute futbol taldean eta gainera lagun oso onak dira. Hiru Sopranoak esaten diete, beti elkarrekin ibiltzen direlako. Itxuraz nahiko desberdinak dira, eta izaeraz ere bai, baina beraien adinekoen kezkak eta interesak partekatzen dituzte. Etxean, baina, egoera eta arazo desberdinak dituzte. Liburuan hiruren egoera kontatzen da banan-bana; azkenean hiruren arazoek topo egingo dute itxaropenez betetako amaieran.

Ziztu bizian irakurtzen den liburua, irakurleak erraz harrapatzen ditu kontakizunak, pertsonaia bakoitzaren bidez Euskal Herrian oso arruntak diren egoerak islatzen baititu. Beraz,  guztiz sinesgarri gertatzen da. Bestetik, protagonistak neskak badira ere, sexu bietako irakurleengan pentsatuta dago, neskak eta futbola uztartu dituelako.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude