Tapper bikiak gerran

Egilea:Geoff Rodkey
Itzultzailea: Danele Sarriugarte
Argitaletxea: Denonartean
Urtea: 2015
ISBN: 978-84-9027-420-0
R: 7.529

 

 

 

Claudia eta Reese 12 urteko biki New Yorktarrak dira eta egungo gaztetxoen ohitura eta zaletasunak dituzte: Bideo jokoak, txat-a, whatsappa, moda, kirola, lagunak, eskola… Anai-arrebak elkarri mokoka bizi dira . Bataren gaiztakeria batek bestearen mendeku nahia dakar, eta horrela ibiliko dira liburuan zehar elkarri min eman nahian, harik eta dena lehertzen den arte.

Oso egitura kuriosoa dauka liburuak: nabari da egilea telebista eta zinemako idazlea dela. Polifonikoa da ; pertsonaia guztiek batera hitz egiten dute, film batean baleude bezala. Euskarri eta formatu desberdinetako elkarrizketak ere sartzen ditu: whatsappak, txatak, bideo jokoetako interakzioak, etab. Honen harira, nabarmentzekoa da itzultzailearen lana: bikaintasunez lortu du egungo gaztetxoen hizkera informal eta digital hori euskaraz jartzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude