Ba al dakizu zer egin Whatsappeko ahots mezuak pribatuan entzuteko?

Gaztezulo / 2016-09-27  / 153 hitz

Bat-bateko mezu aplikazioan geroz eta gehiago dira ahots mezuak erabiltzen dituztenak, eta etengabe idazten ibiltzea atzean gelditzen ari da. Baina ba al dakizu nola egin menzu horiek ingurukoek entzun ez ditzaten?

Whatsapp erabiltzeko ohiturak aldatzen ari dira, eta dagoeneko etengabe pantaila ikutzen ibiltzeari utzi diote askok. Horren ordez, zuzeneko mezuak grabatu eta bidaltzen dituzte erabiltzaileek; hau da, zuzenean deitu ordez, ahots mezuak uzten dituzte, erantzungailu automatiko baten moduan.

Erabilera berri hau geroz eta gehiago ari da zabaltzen, eta badu eragozpen bat; ingurukoek jasotako mezu hori entzuten dutela zurekin batera. Baina bada hori ekiditeko modu bat. Ezagutu nahi?

Jaso duzun mezu hori ingurukoek entzuterik nahi ez baduzu, hau da egin behar duzuna: bolumea jaitsi eta telefonoa belarria pegatu ordez, aski duzu telefonoa belarrira hurbildu, hitz egitera joango bazina bezala, eta orduan, soilik orduan, mezua entzuteko botoiari sakatu. Telefonoak, automatikoki ulertuko du belarria jarrita duzula, eta erantzungailua aktibatuko du. Hala, zuk bakarrik entzungo duzu mezua. Ezin errazago!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.