Ixtebe Pellot azken kortsarioa

Egilea: Fernando Morillo
Argitaletxea: Gaumin
Bilduma: Irakurketa erraza
Urtea: 2016
ISBN: 978-84-944303-8-1
R: 7840

 

 

 

 

Ixtebe Pellot Hendaian jaio zen 1765.urtean. Alaia , musikazalea eta ipurterrea izan zen txiki-txikitatik, eta horregatik erabaki zuen izan zuen bizimodua izatea: Kortsarioa. Itsasoa eta abentura;  marinel eta pirata, biak batera.

Hamaika abentura eta estuasun bizi izan zituen; preso hartu zuten makina bat aldiz, baina baita ihes egitea lortu ere. Izan ere, beretzat ez zegoen ezinezkoa zen ezer. Gogotik saiatzen zen ; ez zuen, sekula, amore ematen. Gainera, zintzotasunez eta gizalegez jokatzen zuen beti, eta horregatik estimatzen zuten bere etsaiek ere.

Bere ibilbide luzean pertsonaia ospetsuekin topo egin zuen, Napoleon enperadorearekin eta Wellington jeneralarekin, esate baterako; eta bizimodu hoberako eskaintzak jaso haiengandik. Baina Pellot beti Pellot, eta guztiei ezetza eman zien. Marie emazte maiteak ere ez zuen lortu kortsario sena aldatzea. Adinean aurrera joan ahala, berriz,  nekea sentitzen joan zen Pellot. Eta orduan bai, gutxi gelditzen zitzaionean, etxean gelditzea erabaki zuen. Eta azkenetan zegoenean, umorez eta bihurrikeriaz hartu zuen heriotza, eta pirata-irribarrea ahoan eta maite zituenak inguruan zituela hil zen, 1856an, Hendaian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.