Jon eta Mirka

Egilea :Harriet eta Redondo
Itzultzailea: Arkaitz Almortza Muro
Argitaletxea: Harriet Ediciones
Urtea: 2016
ISBN: 978-84-944599-8-6
R: 7.853

 

 

 

Jon umezurztegiz umezurztegi dabilen gaztea da. Bertatik ihes egitea da bere ametsa, ez baititu ez ikaskideak ez zuzendaria gustuko. Gau batean, kanpoan zigortuta dagoela, Mirkak gidatutako espazio-ontzia agertuko zaio: galdutako espedizio baten bila etorri dira lurrera, baina matxura bat izan dute eta laguntza behar dute bere helburua betetzeko. Jonek lagundu egingo die, baina ordainetan haiekin eraman beharko dute. Bizitza triste eta ilunetik alde egiteko aukera dauka eta baliatu egingo du. Orduz geroztik, abenturaz abentura ibiliko dira Mirka eta Jon, Zopix robotaren laguntzaordainezinarekin. Besteak beste, ozeano Atlantikoan hondoratutako galeoi espainiar baten hondakinak esploratuko dituzte, Erdialdeko Amerikako oihaneko aztarnategi inka batean sartuko dira edota espazioko mugaldean barrena bidaiatuko dute. Komikiak eta Zientzia fikzioa maite duten gazteentzako egokia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.