Emakumeek ere txiza zutik egin dezakete

Gaztezulo / 2017-09-25 / 154 hitz

Teknologia lagungarri izan daiteke askotan; emakumeei txiza zutik egiteko aukera ematen diete jarraian aurkeztutako produktuek.

Gizonek ez bezala, emakumeek zailtasunak dituzte hainbat egoeratan txiza egiteko. Jaialdi jendetsuetan, kirol lasterketa luzeetan, bidaiatzen… Ez da erraza izaten intimitatea eskainiko duen komun edota txoko bat aurkitzea.

Ziurrenik, emakumeei txiza zutik egiten laguntzeko teknika ezagunenetako bat GoGirl konoa da; erabiltzeko oso erraza da, inbutu baten modura funtzionatzen baitu. Zakil baten erabilera imitatzen du teknika honek.

Kirolariek ere zailtasunak dituzte txiza egiteko, batez ere, mendi lasterketetan parte hartzen duten korrikalariek. Kirol froga horiek ordu asko irauten dute, eta mendian txiza egiteko beharra izaten dute parte hartzaileek. Gotta Go Skirt gonarekin, emakume korrikalariek erraz eta azkar egin dezakete txiza edozein txokotan.

Praktikoa den beste produktu bat Pippipop kuleroak dira. Hasieran aipatutako teknikaren antz handia dauka, baina kasu honetan, zakilaren antzeko inbutua integratuta doa kuleroetan. Sistema honek abantaila handi bat du; erabiltzaileak ez du arropa erantzi behar txiza egiteko. Brageta jaitsi eta listo!

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude