Mugikorrarekiko menpekotasuna

Arkaitz Sukuntza / 2017-10-20 / 278 hitz

Gure gizartean edonor, edozein egoeratan aurki dezakegu mugikorra erabiltzen. Mugikorren aplikazio berrienek erabilpena areagotu dute, baina, non dago muga? Mugikorrarekiko menpekotasuna sortzen ari da. Eta zuk? Mugikorrarekiko menpekotasuna duzu?

Nomofobia

Nomofobia, mugikorrik gabe egoteak pertsona batzuengan eragiten duen beldur irrazionala da. Egunean zehar, goiz edo arratsalde batez edota ordu batzuetan mugikorrik gabe egotean, beldurra sentitu al duzu noizbait? Azken urteotan, adituek gure bizitzan aldaketa handi bat ikusi dute, teknologia berrien sorrerarekin edozein lekutan komunikatzeko aukera dugula. Gaur egun, ia ezinezkoa da telefonorik gabeko bizitza imajinatzea. Horregatik, aurreikus daiteke bizitza-era berri  honek trastorno psikosozialak, nomofobia edo menpekotasunaren antzekoak ekarriko dituela.

Baina, nola jakin menpekotasuna dugun ala ez?

Hausnarketa egin behar da eta, horretarako, OCU-k bere web-orrian sortu duen inkestako hainbat galdera jartzen ditugu hemen mahai gainean. Irakurri eta erantzuteaz gain, hausnarketarako tartea ere eskainiko dizkizu ariketak:

  • Mugikorra ez baduzu erabiltzen… ez zaude horren pozik? Mugikorra ez baduzu, umore txarrez jartzen zara?

  • Geroz eta gehiago erabiltzen duzu mugikorra?

  • Mugikorrari eskaintzen diozun denbora dela eta, ezin dituzu beste gauza batzuk egin?

  • Norbaitek noizbait aipatu al dizu mugikorra gehiegi erabiltzen duzula?

  • Noizbait ez diozu norbaiti kasurik egin mugikorrean kontzentratuta zeundelako?

  • Egoera arriskutsuetan erabili al duzu mugikorra? (Gidatzen, kaletik oinez, bidegurutzetan…)

Hainbat gomendio eta ondorio

  • Mugikorraren abantailak handiak dira, bai komunikazioan, baita ikasteko ere, baina menpekotasuna izatera iritsi gabe.

  • Gogoratu egunerokotasunean mugikorrak bere lekua hartu behar duela, baina beste ekintzei lekua kendu gabe, eta orain arteko mugikorrik gabeko ekintzetan ezarri gabe.

  • Taberna nahiz jatetxeetan, geroz eta gehiago, mugikorren kaxa erabiltzen da, tabernan sartzean mugikorra kaxan sartu eta ateratzean jasotzeko. Horrelako ekintza gehiago egin beharko genituzke gure egunerokotasunean, familian eta lagun artean…

  • Noizean behin oparitu diezaiokeu zure buruari pare bat egun mugikorrik gabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.