Zu ere ehuneko hauen barruan zaude?

Azkue Fundazioa / 2017-11-13 / 214 hitz

Ohera sartu aurretik mugikorra kontsultatzen duenetakoa al zara? Jaiki bezain laster alarma isilarazi eta lo zeunden bitartean zer gertatu den begiratzen al duzu? Euskaldunen %54ak du hori egiteko ohitura, hau da, Euskal Herriko biztanleen erdiak baino gehiagok. Eta kasu honetan ere, Espainiako datuak altuagoak dira; hamar espainiarretatik zazpik egiten baitu lo mugikorra gau-mahaian duela.

Euskaldunen %19ak sare sozialetan irainak jaso dituela aitortzen du, bai Facebook, bai Twitter eta baita Instagram bidez ere.

14 eta 24 urte bitarteko gazteen %23ak dio bikote, lagun edo senideen kontrola sumatu duela uneren batean. Datua nahiko altua da eta are altuagoa da Espainian, non gazteen %40ak izan duen sentsazio hori.

Gainontzekoek sareetan egiten dutenari garrantzi handia ematen diogu. Horren erakusle da euskaldunen %43a jarraitzaileen eta ingurukoen perfil aldaketetan fijatzen dela.

Mezuak ez erantzutearen kontuak ere amorru handia ematen digu. %48ak ez du jasaten Whatsappeko bi tik urdinak izan eta erantzunik ez jasotzea, hau da, besteak mezua irakurri eta ez erantzutea.

Mugikorrarekin eduki asko partekatzen dira eta elkarrizketatutakoen %41ak aitortu du uneren noizbait argazki edo bideoren bat bidali diola ez zegokion pertsonari. Hala ere, %8a bakarrik damutzen da bidalitako edukiaz.

Pasahitzen kontua beste arazo bat izan ohi da. Jendeak klabe bera erabiltzen du plataforma ezberdinetarako, norbere kontuak arriskuan jarriz. Euskaldunek ere hori egiteko ohitura dute; erabiltzaileen erdiak pasahitz bat dute aplikazio eta kontuetarako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.