Mauritaniako emakumeak: loditzera behartuta

Gaztezulo / 2018-04-10 / 136 hitz

Emazte lodiak gogoko dituzte herrialdean, eta beraz, neskak indarrez elikatzen dituzte.

Mauritanian, emazte perfektuak lodiak dira. Bertako edertasun kanonen arabera, gehiegizko pisua osasun eta emankortasun irudia transmititzen du, eta beraz, gizonek emakume lodienak aukeratzen dituzte ezkontzeko. Horren aurrean, familiek neskatilak loditzen dituzte, ezkontza on bat izan ditzaten. Loditze prozesua hezte garaian egiten dute, neskatilen osasuna arriskuan ipiniz.

Loditzea 6 urterekin hasten dute. Eskura duten janari kalorikoena jatera behartzen dituzte neskak; egunean, bi ontzi kuskus eta esne litro ugari jatera behartzen dituzte, eta horrekin batera, aste batean ardi bat osorik jan behar dute, olioz eta gurinez egina.

Dieta horrekin, 8 urteko neska bat 140 kilo pisatzera iritsi daiteke, eta heldutasunera iristean 200 kilo. Osasunarentzat ondorioak latzak dira; diabetesa, hipertentsioa, bihotz arazoak… paradoxikoki, Mauritaniak gosete larriak jasan izan ditu, baina ohitura hau horren zabaldua dago, dieta horiek mantentzen dituztela gainontzeko senideek gosea jasan arren.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.