Netflixen algoritmoak

Lorea Argarate / 2018-04-23 / 494 hitz

Azken aldian denok gabiltza Streaming bidez musika, serieak eta pelikulak kontsumitzen. Nire etxean adibidez, plataforma hauek guztiak erabiltzen ditugu aktiboki. Gainera, orain egun batzuk, Spotify irten da burtsara (edo burtsan topa dezakegu) errentagarria den edo ez airean utziz. Beraz, zer estrategia ari dira garatzen streaming plataforma hauek?

Esperientziak pertsonalizatuz

2015ean Gartner-ek aurreikusi zuen “by 2018, organizations that have fully invested in all types of personalization will outsell companies that have not by 20%”. Ikusten dugu erraturik ez zegoela, gaur egun, salmenta saiakera gehienen erdigunean, esperientzia pertsonal, emozional, intimo, eta erabilgarriak baitaude, zeintzuek, erabiltzailearen erabakitzeko denbora murrizten duten. Algoritmo hauek, datuen analisia, inteligentzia artifiziala, machine learning eta horrelako teknologiez garaturik daude.

Egia esan, gaur egungo erabiltzaileek tratu pertsonalizatua espero izaten dugu, ala, ez al da horrela? Youtuben niri zuzenduta ez dagoen iragarki bat agertzen denean, arraroa egiten zait egia esan..! Algoritmo eskasa duela pentsatzen dut, hori bai, “Clear Blue” delakoa ateratzen zaidanean barre egiten diot, haurdunaldirako prest nagoela esaten baitit.

Zorraquinoren bidez topatutako datu batzuk:

  • %74a haserretu egiten da web batean beraientzat ez den iragarki bat agertzen bada (niri bezela).
  • Ezkondutakoen %57-k ligatzeko zerbitzu bat agertzen baldin bada web-ean, alde egingo dute.
  • %67k orrialdea utziko du gustatzen ez zaien partidu politikoari donazioa emateko eskatzen bada orrialde horretan.
  • %50ek orrialdea utziko luke kontrako sexuaren barruko arropa agertuko balitz.

Gaurkoan Netflix eta bere pertsonalizaziorako algoritmoen inguruan hitz egingo dugu.

5 minutuko tarte bat hartu zeuen buruak martxan jartzeko.

Nola pertsonalizatu dezake Netflix-ek ehun miloi kontu (bata bestea baino bereziagoa) baino gehiago dituen datu base bat? Gomendio onak izateak hainbesteko balioa du? Zergatik kezkatzen da Netflix niretzat egokiagoa den pelikula bat gomendatzen? Zelan konbentzitu izenburu horretan klik egiteko?

Galdera hauei zintzo erantzuteak laguntza handia eskeiniko digu, izenburu ezezagunei dagokienean gehien bat. Klikatzeko keinua zerk eragingo  duen deskubritzea baita gakoa!

Portadako posterrak erakartzen al gaitu? Horrela bada, pelikulara heltzeko ebidentzia bisual bat izango da. Portadak, zure gustokoa den aktore/aktoresa bat edo erabiltzaileari gustatuko zaion momentu emozionante baten fotograma erakutsi dezake.

Goazen adibide grafikoak ikustera!

Zein portada izan duzue zuek? Elkarbanatu lagunekin! (Irudiak ikusteko jo jatorrizko testura)

Irudi batek 1000 hitzek baino gehio balio dutela jakina da, beraz, zure harrera orrian ikusten duzun lehen gauzak harritzen bazaitu, izan daiteke klik egitea ezta?

Hauxe bera da, besteengandik desberdintzen duen Netflixen algoritmoa. Ez dute produktu bat, 100 milioi produktu dauzkate, bat bakoitzarentzat. Zuretzat ere bai.

Goazen adibide gehiago ikustera! (Irudiak ikusteko jo jatorrizko testura)

 

Igarri duzue zein den gakoa ezta?

Historialak garrantzi handia izaten du machine learning delakoan (horregatik gezurrak esatean despistatu egiten da) beraz, ikusita dituzun pelikulen arabera, portada bat o beste bat eskeiniko dizu. Bikaina ezta? Halaxe  da, pertsonalizazioa gustatu egiten zaigu. (Irudiak ikusteko jo jatorrizko testura)

Egia da personalizazio prozesuak beti ez direla hain ebidenteak, beraz, datuen menpe daude guri esperientzia hobetzen diguten logaritmoak.

Beste baterako utziko ditut hasieran agertuko zaizkigun serie eta pelikulak, ordena, fila bakoitzean agertuko dena, baina portaden asuntoak grazia handia du, irudi bakar batera murriztu behar baitituzu ebidentzia guztiak.  Orain ostera, ziur nago asmatuko duzuela zeren ondorio diren zuen portada horiek!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.