Armiarmak parapentean

Egilea: Aiertza, Maribel
Ilustratzailea: Mitxelena, Jokin
Argitaletxea: Elkar                                                                  Bilduma: Xaguxar
Urtea: 2017
ISBN:  978-84-9027-708-9
R: 7962

 

 

Kuluku gainean haize leun gozo batek orrazten ditu belar eta zuhaixkak. Lekua eta eguraldia aproposak dira parapenteak probatzeko eta horretarako daude hantxe Gabriela eta Abelardo armiarma parea. Talaia eder hartatik aztertu dute hiria eta erabaki dute erroskila itxurako teilaturik gabeko etxe biribil handian hartuko dutela lur: zezen-plazan. Bidean, ordea, galdu egingo dira eta nahikoa lan izango dute berriz elkartzeko. Bi armiarmen ikuspegitik hainbat abentura bizitzera eta animaliei gizakiei buruz gogoeta egitera eramango du irakurlea ipuin honek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude