Manex Pagola bost kantutan

Atara Zarata / 2018-06-08 / 274 hitz

Manex Pagola kantari eta idazle baxenabartarra hil zen atzo Baionan, 76 urte zituela. Omendu dezagun, berak idatzi eta beste kantari batzuen ahotsetan ezagutu ditugun bost kanturen bitartez.

Elizan ernaldu omen zitzaion musika zaletasuna gaur Peio Ospital adiskideak, Berria egunkarian,Landibarreko erresiñoleta deitu duen Pagolari. Kantugile emankor, baxenafarrak ekarpen handia egin dio Euskal Herriko kantagintzari, eta aski entzunak ditugu berak sortutako zenbait kantu, ahots ezberdinek kantatuak. Horietarik bost dakartzagu azpira.

Euskal Kultur Erakundeak, 2016an, Xan Airek kantugile baxenafarrari egindako elkarrizketa gomendagarri bat argitaratu zuen, lerroburuan «Euskal kantuak aniztasuna badu bere erroan» zioena, eta barruan horrelako adierazpenak gordetzen dituena, musikaren uniformizazioaz mintzo direlarik: «Nik lanak ditut modelo anglo-saxoiko kantu bat euskal kantu deitzen, hitzak euskaraz baditu ere. Gure hutsa ere bada, ez baitugu jakin gure delako altxorra berritzen».

    1. Pantxoa eta Peio (“Peio Ospital eta Pantxoa Karrere”, Elkar 1975) “Urtxintxak”
    2. Maiti Idirin (“Ahizpatasuna”, Elkar 1979) “Mendiko borda”
    3. Anje Duhalde (“Nahas-Mahas”, IZ 1989) “Astiria mendian”
    4. Erramun Martikorena (“Gure lurretik”, Elkar 2011) “Irrintzina”
    5. Manex Pagola (“Bere kantagintza eta argibide zonbait (1958 – 2015)”, Elkar 2016) “Azken dantza”

    Euskonews-ek orain hamar bat urte egindako beste elkarrizketa batean«Jendeari erran nahi genion Euskal Herria bazela, menperatua zela. Baina pedagogiaz ari ginen, jendeak ez baitzekien deus Euskal Herriaz», dio PagolakEta bere doinuak lagunarteetan kantatzen direla-eta, beste aitortza hau ere egiten du: «Segur, poza ematen du jendeak zure kantuak kantatzean. Baina, poz hori zinez sentitzen dut horrek erakusten baitu nire kantuek, idatzi nituelarik nuen helburua bete dutela. Hau da, nik kantuak idazten ditut batez ere ostatuetan kantatuak izan diten fite. Jendeak aski fite oroitzeko gisan eta erres kantatuak izateko gisan idazten ditut nire kantuak. Orduan, ostatu batean jendeak kantatzen dituela entzuten dudalarik pozten naiz, erran nahi baitu helburua bete dudala». Hala bedi.

    Utzi erantzuna

    Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.