Zer egin dezakegu Google Assistant-ekin?

Asier Errasti / 2018-06-06 / 251 hitz

Google assistant gure mugikorretan daukagun edo izan dezakegun Google-en laguntzaile artifiziala da. Android mugikorretan defektuz aurkituko dugu aplikazioa instalaturik eta IOS-etan guk bertan instalatu beharko dugu. Badakizue Android sistema Google-ena dela eta IOS Apple-ena.

Oso praktikoa izatera irits daitekee aplikazioa. Autoan, adibidez, eskuen beharrik gabe ia mugikorreko funtzio guztiak erabiltzeko aukera izango dugulako ahotsa bakarrik erabilita.

Askok pentsatuko dute hau ez dela batere berritzailea Iphone eta Ipadetan `Siri´ laguntzaile artifizialak zerbitzu bera eskaintzen duelako. Azpimarratu beharra dago, Google-ek merkatu guztia kendu diola apple-li egun zerbitzu honi dagokionean. Google Assistant behin frogatuta, Siri barregarri geratzen delako. Momentuz ez da zerbitzua euskaraz ekainiko, bai gazteleraz eta frantzesez.

Gauza asko dira Google Assistant erabilita egin genitzazkeen gauzak, adibidez: Whatsapp mezuak bidali, sms-ak erantzun edo deiak egin… Hori guztia, eskuak erabili gabe, noski! Oinatz lagunari mezu bat bidaltzeko egin behar den gauza bakarra da, mugikorrari esatea: «Google enviar whatsapp a oinatz»  Ondoren honek galdetuko dizu ea zein den bidali nahi duzun mezua. Deiak egiteko egin behar dugun gauza bera egin beharko dugu, agindua eman.

Google assistant aplikazioa erabilita gure mugikorreko tresna ia guztiak erabiltzeko aukera izango dugu; wifia itzali, bluetooth-a aktibatu, linterna piztu, internet datuak desaktibatu etab.

Hainbat galdera praktiko ere egin geniezaioke aplikazioario, egunerokoan oso erabilgarriak izan daitezkeena; «Zein eguraldi egingo du Donostian?». Kuadrillan dudak sortzen direnean… «Zein da munduko pertsonarik azkarrena?»

Android mugikorretan,  normalean, instalatua izango dugu zerbitzua. Erdiko botoia sakatuta mantenduta lortuko dugu zerbitzua abiaraztea. Eta ezarpenetan aktiba genezake “okay google” esanda, zuzenean aplikazioa zabaltzea. IOS-etan App Store-an sartu beharko gara hori deskargatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude